Nortzuk gara


MARÍA IBERO IRISARRI

Hezitzailea / Bidelaguna

Maria naiz eta Haurtzaroan aurkitzen diren haurren bidelaguna naiz.

Metodología desberdinetan murgildu naiz, hainbat eta hainbat haur eskoletan. Egun, zorionez, nire hezkuntza metodología nire ezagutza pertsonalean oinarrituta dago.

Errespetua da, niretzat, haurrekin egin eta egotearen oinarria. Barrenetik atera behar den errespetua. Bakoitzarenganako eta bestearenganako errespetua. Hau, haurrek erakutsi didate. Begiratzen jakiteak eta entzuten jakiteak garrantzitsua iruditzen zait. Hau guztiagatik, errespetua, behaketa eta akonpainamendua nire lanarean sustraiak bihurtu dira.

Esperientzia bakoitzak, egun bakoitzak, hilabete bakoitzak, ikasturte bakoitzak, hausnartzera eramaten naute. Bai jarreran, bai gaitasunetan gauzak hobeago egitera bultzatzen naute; zer egin dezaket? Nola egin dezaket? Zerk sentiarazten gaitu hobe elkar-konbibentzian?. Hauek dira, milaka galderen artean batzuk, zeinekin egunari hasiera ematen diogu nire kideak eta hirurok egunero.

Nire ametsekin jarraitzen dut, non Errespetuz beteriko Haurtzaro bat ematen den. Non familiak zoriontsuak dira beraien heziketa prozesuan atentzioa eta maitasuna jasotzen baidute.

NEKANE DE LA VILLA DE LA PARTE

Hezitzailea  / Bidelaguna

Bizitza, ikasketa liburu bat da.

Jaiotzetik gure bidaia hasten da, bideak sortzen goaz, oztopoak gainditzen, sortzen dugunaz eta gure akatsengatik ikasten. Prisarik gabe, garrantzitsuena ez da helmugara iristea, bidean gure oinatza uztea baizik. Bidaiaz disfrutatzea. 

Bidaia honetan milaka pertsonekin topo egingo dugu. Denak desberdinak. Ni, horietariko bat. 

Haurrak Errespetutik akonpainatzea gustoko dut. Bere erritmoa, bere helbidea, bere pertsona. Bere bidearen sorkuntzan eta ezagutzan.

Behaketa eta entzute aktibo baten bidez, beraien motxilak beraien baliabideetaz nola betetzen dituzten ikusten dut; lilura, esperimentatzeko gogoak, ametsak, etab. 

Hórrela beren idei propioak eta irizpide pertsonalak sortzeko gai dira. Eta konfidantza eta autonomía pertsonala garatzen dute. 

Beraiengandik, egunero, bizitzaz gozatzen ikasten dut, momento bakoitzaz disfrutatzen.  Poliki ibiltzen.

Eta horrexegatik, beraiek nire bidearen bidelagunak izatea erabaki nuen. Beraiek beren zainak uzten dituzte nire bidean.

 

ERKUDEN ALONSO AMATRIA

Hezitzailea  / Bidelaguna 

Niretzat da bidelagun izatea edozein pertsonarentzat oso garrantzitsua den haurtzaroko etapan.

Nire begirada eta presentziarekin transmititu nahi diet ondokoa: “BAKARRAK eta BEREZIAK zarete”.

Gauza askoren oinarria dago haurtzaroan. Lehenengo bizipenak topatuko ditugu, erronkak, ikasketak, ametsak…Hori guztia modu ASKE eta ZIUR batean bizitzea ezinbestekoa da, nire ustez.

Izan ere, gustatuko litzaidake bakoitzaren bizitzako bidearen hasieran babestuak eta errespetatuak sentitzea, zerbaiten parte dela senti eta jakin dezan.

Ereiten ari gara orain eta nire aburuz beharrezkoak dira MAITASUNA, GOXOTASUNA, ERRESPETUA eta ALAITASUNA.

Hori guztia eskaini nahi diot txiki bakoitzari. Horixe da nire eguneroko erronka aberasgarria.