Lan Lerroak


AMETSAK ETXE ESKOLA

ZERTAN DATZA GURE PROIEKTUAK?

GURE LANA?

Ametsak, Eskola askea da. Talde heziketa bat gara non bertan gauden pertsona guztiak, komunikazioa, errespetua, begirada barneratzailea eta konfliktoak ebazteko prozesuak barneratuak ditugun, aurrera jarraitu ahal izateko eta hazitzeko.

Proiektu bat izateak, egitera bultzatzen gaitu, emozioak eta ekintzen jabeak garela argi utziz. Heziketan laguntzen gaitu eta elkar-konbibentzian ere bai. Ametsak eskola, haur bakoitzaren erritmora moldatzen da. Hemen ikasi dezakete beraien interesen arabera, eremu eta espazio seguru, erakargarri eta errespetatzaile batean. Hemengo espazioan lagundutak sentitu daitezke, bideratuak izan gabe.

Gure helburua: FAMILIA ETA ESKOLA, ELKAR ESKOLA SORTZEA

GURE BEGIRADA

HAURRA

Gure begirada GAI den haur batean dago.

Begiradak, keinuak, laztanak, eskuak, erlazionatzeko eta komunikatzeko ardatzak dira. Gure lanaren oinarriak dira. Beti konszienteak gara nola hitz egiten dugun, nola begiratzen dugun, gure gorputzak zer esaten duen, beti ere haurraren ERRESPETUA kontuan izanik.

>Ametsak eskolaren oinarriak; Maitasuna, Errespetua, Askatasuna eta Autoerregulazioak dira.

Oinarri hauek ESKOLAREN PRINTZIPIOAK osatzen dute.

  • HAURRA. Eskolan, hezkuntza, haurrengan oinarritua dago. Beraien prozesuen protagonistak dira; aktiboki parte hartzen dutenak. Haurra jaiotzen denetik pertsona bat da. Haurrarenganako errespetua eta konfidantzarekin, gai den pertsona bat ikusiko dugu; bere eboluzioaren protagonista den pertsona.

 

  • ERRESPETUA, KONFIDANTZA, ONGI IZATEA. Erlazio guztien ildoa. Bion arteko errespetua existitzen bada, osotasuneko konfidantza sortzen bada gauzak egiteko, sortzeko, eraikitzeko, sentitzeko, bizitzeko, orduan HEZKUNTZA BITALA emango da. Ongi izatea, ongi sentitzea. Eta hemendik nahi dugun guztia egiteko gai izango gara.

 

  • HEZKUNTZA PROZESUA. Ametsak eskolan, haur bakoitzak bere prozesua markatzen du. Gu, bidelagunak, behaketan oinarritzen gara, entzute aktiboarekin beraien beharretara eta nahietara. Aurreprestaketan xamurtzen gara, espazioak eta materialak prestatzen beharrak ikusita. Beti guztien adostasunarekin. Errespetuz eta taldeko erreflexioak ondoren.

 

  • ASKATASUNA ARDURATSUA. Eskolako espazio guztiak beti irekiak daude. Kanpoko zein barnekoak. Haur bakoitzaren beharrak ikusita,haiek aukeratuko dute non egon eta zer egin. Talde bizitzarako arauak izango ditugu. Araua hauek guztion artean eginak eta adostuak.

 

  • ERLAZIOAK. Erlazioak jaiotzetik existitzen dira. Gizaki sozialak gara. 3 urtetik aurrera, beste mundu bat ezagutzeko kuriositatearekin gaude, gure aitatxo eta amatxo aparte. Erlazioekin hazitzen gara. Gure identitatea erlazioen bidez osatzen da. Ametsak eskolan, garrantzi handia dauka erlazio NATURALA eta OSASUNTSUA sortzea. Oinarritzat ikusten dugu enpatia izatea, errespetua zer den jakitea eta entzutea praktikan jartzea.

 

  • NATURA. Gure bizitza da. Naturak ematen digu eta sortzen gaitu. Etxe batean bizi gara, herri txiki batean, naturaz inguraturik. Natura gure esku dugu, pribilegiatuak sentitzen gara. Errespetuarekin zaintzen dugu eta elkar bizitza egiten dugu.

EGUN BAT AMETSAK ESKOLAN

Egun bat Ametsak Eskolan. Egun bakoitza desberdina eta ohituraz beteta egon daiteke. Errutinak eta ohiturak, egunero hezitzen jarraitzeko Proiektuak sortzeko segurtasuna ematen digute.

Ametsak eskolak bere ateak 7.30etan irekitzen ditu. Goizeko sarrerak 7.360etatik 9.30etara da. Ordutegi honekin familia bakoitzaren erritmoa errespetatzen saiatzen gara. Guretzat oso garrantzitsua da lasaitasunarekin eguna hastea, eta horregatik ordutegi malgutasuna sortzea ikusi dugu.

Sarrerak irekiak dira. . Familia bakoitzak sartzeko eta prestatzeko bere denbora dauka. Bidelagunak bere espazioetan itxoiten egongo dira. Sartzen direnean, bakoitzak erabakitzen du non geratu, nora Joan, askatasun osoz. Joku libreari hasiera ematen diogu.

Taldea osatua dagoenean, 9.30etatik aurrera, bidelagunak behaketa egin ondoren, hamarretakoa proposatuko du. Haur bakoitzak erabakiko du bere jolasa, sorkuntza, etab, alde batera utzi nahi duen edo ez. Egunero eskeintzen den hamarretakoa fruta izanen da.

Joku librea errespetatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu. Guk ez dugu erabaki bat hartuko beraien jolasetan. Ez dugu esango noiz eta zergatik bukatu. Aukera dute jolasa utzi eta gero jarraitu. Edo beranduago hamarretakoa hartu.

Egunerokotasunak aldaketa handiak izan ditzake. Batzuk gosaldu berri dira, beste batzuk gosaldu gabe, edo bi ordu daramatzazkite ezer jan gabe, etab.

Behin hamarretakoa amaituta, joku libreak jarraitzen du. Joku libreak eragiten duen askatasuna haurrarengan, oso garrantzitsua iruditzen zaigu; askatasuna pentsamenduan eta bakoitzak bere erabakiak hartzeko gaitasuna. Jokuaren bidez logika erabiltzen ikasten da, matematikak ikasten dira, arrazonamendua lantzen da, etab… eta erlazioak ere barne. Eztabaidak eta liskarrak konpontzeko baliabideak aurkitzen ikasten da.

Hau da gure oinarria egunerokotasunean; joku librea. Honen bidez, Proiektuak, Proposamenak eta Tailerrak agertzen dira. Haurren beharren adina agertzen joango dira.

PROIEKTUAK

Beti haurren interesekoak izango dira. Beraiengandik aterako dira. Izan daiteke animalien inguruko interesa sortzea, nondik datozten, zer jaten duten, non bizi diren, eta hortik Zoo bat sortu, adibidez, edo Lurraren ingurukoa, landareak landatu, etab…beti gure inguruko material eta gaiak. Ingurukoak sortzen digu interesa eta ukitu, usaindu, sentitu dezakegu. Gure barrenean bizitzeko eta hezitzeko. Hauen iraupena desberdina izan daiteke; egun batekoa, aste batekoa, hilabete batekoa. Haurren interesa beti kontuan hartuz eta gai bakoitzatik ze helburua atera nahi dugun argi izanda..

PROPOSAMENAK

Aurretikan prestatuak egoten dira bidelagunak egina eta helburu zehatz batekin. Egunero Psikomotrizitate eta Experimentazio proposamenak egongo dira bi espazio desberdinetan. Bakoitzak bere burua eta bihotza aurkitzen duen espazioa erabiltzeko eta hortik behar duena atera ahal izateko. Psikomotrizitatearei esker emozio asko ateratzen dira eta habilitatea lantzen da.

TAILERRA

Gure imaginazioa, parte hartze librea eta mugarik gabeko ekintza bizirik jarraitzeko sortrzen da tailerra. Gehien bat margo tailerrak izango dira, artea eta sormena lantzekoak.

Esperimentatzeko aukera bat da eta emozioak azalarazteko ere bai.